ir a la presentación logo
castellano   català   deutsch   english   français  
  jakinmin zurrutadak

aurkezpena

Liburuak eta mahastiak; ardoak eta idazkiak. Kolore orotako liburu eta ardoek bikote polita osatzen dutela uste dugulako, leku xume bat topatu diegu Vitoria-Gasteizeko Erdi Aroko hirian.
Laster, Gasteizeko muinoaren magaletan sortu eta hazi zen Vitoria hiri historikoaren kale argitsuetan
Aben-Zaide liburu-denda eta ardandegiak bere atea irekiko die gasteiztar zein hiri erakargarri hau ezagutzera datozen guztiei, euren jakintza eta zapore irrikak asetzeko asmoarekin.

Liburu bikain batean irakurritako esaldiaz gozatu. Arabako ardi latxaren gaztai zaporetsua ahoan urtzen utzi. Eta irakurtzeak, jateak, eta edateak osatzen duten nahasketa sendotuko duen ardo on batekin betetako kopari zurrutada eman, hiruen artean sortzen den jakintza berria, zapore berria, gure baitan barneratzeko.

Aben Zaide-n ardo mota guztiek izango dute haien txokoa, baina bereziki gure arabar Errioxako ardoek. Mota guztietako liburuek ere euren txokoa izango dute gurean, baina arreta berezia jarrita artea, historia, literatura eta Gasteiz eta Arabako jende eta ohiturekin harremana dutenengan. Liburu berriak eta liburu zaharrak. Urteko ardoak eta erreserbakoak. Aintzinako musika eta gaur eguneko musika, binilo diskoetan eta mp3-an. Irakurketa eta dastaketa berriak, lehengoak eta betikoak.



Copyright 2011 Aben-Zaide
mailla-k garatutako web orriamailla

Aben-Zaide ,Gasteizen 1806an jaiotako Jose Maria de Andueza idazle erromantiko eta kostunbristak bere lanak sinatzeko erabiltzen zuen izengoitia da.

José María de Andueza (1806-1865)


visitas: